Koronabirusa

Leitzako positiboen ia erdia jende heldua da

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 10a, 09:00

Abuztuaren 22tik irailaren 5era bitarte Leitzako osasun etxean eta joan den asteburuan Leitzako kiroldegian egindako PCR probetan positibo eman dutenak zein adin tartetakoak diren jakinarazi du Leitzako Udalak. Guztira 77 dira positiboak. Hala ere, ondoko egunetan positibo gehiago aterako direla aurreikusi dute, «positibo eman dutenekin harreman zuzena izan dutenei proba eginen zaielako».

 PCR POSITIBOAK LEITZAN
ADIN TARTEA OSASUN ETXEA KIROLDEGIA GUZTIRA
0-14 4 0 4
15-30 9 9 18
31-65 17 21 38
65tik gora 12 5 17
GUZTIRA 42 35 77

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun