Koronabirusa

Goizuetako harategia itxita egonen da langileek positibo eman dutelako

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 9a, 09:07

Goizuetako harategiko bi langileek Leitzan egindako PCR probetan positibo eman dutela jakinarazi du udalak. Goizuetarrei lasaitasun mezua helarazi nahi izan diete udaletik, «ez dagoelako bezeroak birusaz kutsatuak izateko inolako arriskurik», kasu guztietan neurriak bete direlako, 1,5 metroko distatzia mantenduz, musukoa erabiliz eta 15 minutu baino gutxiagoz harategian bertan egonez.

Hemendik aurrera ere segurtasun neurriak «zuzen eta arduraz» betetzeko mezua zabaldu nahi dute udaletik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun