Probak amaituta, gaur 07:00etatik aurrera udal langileak kiroldegia eta eskola gunea desinfektatzen ariko direla jakinarazi dute.
Leitzako Udalak 15 urtetik goitiko herritarrei PCR probak egiteko deia egina zien astebururako. Jakinarazi dutenez, larunbat eta igandean egun osoz 1.882 proba egin dituzte, herritarren %75a bertaratu da. Udalak, deialdiak izan duen erantzun onaren harira, «leitzarren jarrera eredugarria» eskertu nahi izan du: «parte hartu duzuen boluntarioei, proba egitera bertaratu zareten guzti-guztiei eskerrik asko!».
Probak amaituta, gaur 07:00etatik aurrera udal langileak kiroldegia eta eskola gunea desinfektatzen ariko direla jakinarazi dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.