Koronabirusa

Goizuetako Udalak eskainitako 300 erosketa txartelak saldu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 13a, 16:00

Ilarak osatu ziren erosketa txartelak saltzen zituzten bitartean.

Uztailaren 10ean, arratsaldean, eta uztailaren 11n, goizean, izan zuten txartel hauek erosteko aukera hamasei urtetik gorako herritarrek eta larunbatean 11:00etarako salduak zituzten guztiak. Orain, uztailaren 13tik abuztuaren 30era arte izanen dute bonuak erabiltzeko aukera. 

Udalak herriko komertzio eta zerbitzuak indartu, itxita egon direnei esku bat bota eta lanean jardun duten guztiei eskerrak emateko kanpaina berezia jarri du martxan. 300 erosketa bonu jarri ditu herritarren eskura; hogei euroren truke, bost eurosko bost erosketa bonu lortzeko aukera emanez.

Herriko hainbat saltokik, ostatuk eta jatetxek parte hartu dute kanpaina honetan. Zehazki, Zubidendan, Coviranen, harategian, farmazian, estankoan eta arropa dendan, Izkinan, Mutun, Zubiondon, Oxeguardan, Ixkibin,  Amaia kafetegian, Irati ileapaindegian eta Kiribil ileapaindegian bost euro baino gehiagoko erosketa egiten dutenean erabili ahal izanen dituzte bonuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun