Kiroldegian sartzeko harreran datu pertsonalak eman eta eskuak desinfektatu beharko dituzte erabiltzaileek. Gorputzeko tenperatura ere neurtuko diete eta 37 gradutik gorako tenperatura dutenek ezin izanen dute sartu eta osasun etxera joan beharko dute. Oinetakoak desinfektatu beharko dituzte eta maskara erabiltzea ere derrigorrezkoa izanen da, kirola egiterakoan izan ezik. Edaria eta kirol arropa etxetik jantzita ekartzea gomendatzen dute.
Muskulazio gelan, eskuak maiz garbitu, bi metroko distantzia mantendu eta erabilera bakoitzaren ondoren materiala desinfektatu beharko dute. Aldageletan, berriz, edukiera lau pertsonetara mugatu dute eta beteta egonez gero kanpoan itxaron beharko dute. Distantzia mantentzeaz gain, maskara erabiltzea ere derrigorrezkoa izanen da.