Koronabirusa

Leitzako Udalak San Joan bezperan Ingurutxoa norberak bere etxetik dantzatzera animatu ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 17a, 14:00

San Joan bezperako ospakizun handiak bertan behera utzi dituzte Leitzan. Dena den, udalak herritarrek beraien etxeetan Ingurutxoa dantzatzeko deia egin du.

Haurrek Ingurutxoa entsegatzeko aukera izan dezaten, honako bideoa grabatu eta dantza zati bakoitzaren audioak bidali dituzte.

Dantzen irudiak noiz eta nola bidali argituko dutela adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun