Otsailaren 27an jarri zuten martxan Arano, Areso eta Goizuetako Liburutegi Ibiltaria. Areson egin zuen lehenbiziko geldialdia eta biharamunean izan ziren Arano eta Goizuetan. Hilabetean behin biltzekotan gelditu ziren baina COVID-19a tarteko zerbitzua bertan behera utzi behar izan dute. Bi hilabeteko geldialdiaren ondoren, ekainaren 18an bilduko Aresoko Udaletxean 14:15etik 15:00etara. Goizueta eta Aranon berriz, ekainaren 19an, ostiral goizean osatuko dute itzulia. Goizuetan 11:30etik 12:00etara elkartuko dira eta Aranon 12:30etik 13:00etara. Etxean liburutegira itzultzeko dituzten liburuak prestatzeko eskaera egin die liburuzainak erabiltzaileei eta adierazitako ordutegian ezin badute azaldu, liburuak itzultzeko beste norbaiti emateko eskaera egin du.
Eskaera berriak egin nahi izanez gero, whatsappa bidali beharko dute 617 385 882 telefonora, eskatu nahi duten liburua eta norberaren izen-abizenak adierazita.