Koronabirusa

Goizuetako festak ere bertan behera utzi dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 29a, 08:00
Festa Batzordeko kideek elkartzen segituko dute, «momentuko aukerak aztertzeko».

Goizuetako Festa Batzordeak, gaur egungo egoera aztertu ondoren, «orain arte ezagutu ditugun moduko festak» ezin izanen dituztela egin erabaki du. Halere, Festa Batzordeko kideek elkartzen segituko dute, «momentuko aukerak baloratzeko». Adierazi dutenez, «irudimenez eta arduraz» jokatzeko garaia da eta «orain arte bezala zaintzen» segitzeko deia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun