Leitzako Udala koronabirusak eragindako egoerara egokitzeko lanean ari da. Alde batetik, udal langileei «haien eta artatuko dituzten herritarren segurtasuna bernatzeko» PCR probak egiteko aukera eman diete. Bestalde, 2020 eta 2021ean terrazetako okupazio tasak ez kobratzea erabaki dute aho batez. Izan ere, «tokiko ekonomia sustatu eta ostalaritza laguntzeko dena beharrezko» izanen delakoan dago.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.