Koronabirusa

Leitzulia BTT probaren antolaketa ere bertan behera utzi dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 27a, 08:30

2017ko Leitzulian parte hartu zuten txirrindularietako batzuk.

Irailean egitekoa zuten Leitzako mendiak zeharkatzen dituen BTT itzuliaren bosgarren edizioa. Covid-19ak eraginda, «galdera asko airean eta  erantzunak gure esku ez daudela ikusita, hoberena ez ospatzea dela» erabaki dute antolatzaileek.

Leitzulia proba antolatzen duten Aurrerako kideak bildu ondotik hartu dute erabakia: «Covid-19ak zein garapen izanen duen ez dakigunez, 2020ko Leitzulia ez egitea erabaki dugu». Argudiatu dute ezin daitekeela jakin zein izanen den etorkizunean egoera: «ez dakigu irailerako kirol-ekintza hauek egitea libre izanen den, hornidura puntuak nola egin litezkeen, dutxak irekiak egonen diren... ». Bosgarren edizioa egin ezina penaz bizi duten arren, «hurrengo urtera begira jarri beharko dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun