Koronabirusa

Sanpedroak ez dituzte ospatuko aurten aresoarrek

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 18a, 11:51
Giro bikaina izaten dute aresoarrek etxe eta baserrietako eskean. Heldu den urtera arte ez da halako argazkirik izango.

Koloretako atorra jantzi eta eskean ibiltzeko heldu den urtera arte itxaron beharko dute Aresoko Lagunarteko kideek. Gaur gaurkoz, festa ohiko moduan ospatzeko baldintzak ez direla betetzen ikusita, ekaineko azkeneko asteburuko ospakizunak bertan behera uztea erabaki dute.

Etxe eta baserrietako erronda osatu bitartean, kontu, kanta eta dantzarako aitzakia  izaten da sanpedroen bereizgarrietako bat; herritarren arteko hartu-eman berezia sortzea. Elkartean ere bildu ohi dira afaltzeko, ostiralean Lagunartekoen afarian eta larunbatean herri afari jendetsuan. COVID-19ak eraginda, hori horrela antolatzea ezinezkoa dela ikusita, aurten sanpedrorik ez ospatzea erabaki dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun