Koronabirusa

Baserritik etxera dinamikak antolatuta larunbatean eginen dute baserritarren aurreneko azoka

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 6a, 07:30

Karrapean eginen dute azoka 10:30etik 12:30era.

Baserritik etxera dinamikak formatu berria izanen du aste honetatik aurrera. Maiatzaren 9an, larunbatean, 10:30etik 12:30era Karrapean eginen dute aurreneko azoka.

Maiatzeko eskaintza osatu dute LeitzEKO kontsumo elkarteko kideek, Leitza eta Aresoko baserritarrekin elkarlanean. Tokiko eta sasoiko hainbat produktu eskuratzeko aukera izanen dute herritarrek: barazkiak, arrautzak, prestatutako jakiak, gozoak... (ikusi katalogoa).  Elikagai hauek eskuratzeko, telefonoz zuzenean baserritarrekin harremanetan jarri beharko dute eta banaketa, larunbatero eginen dute Karrapean, 10:30etatik 12:30etara, horretarako, segurtasun neurri zorrotzak betez. Aurrez egindako eskaeren banaketaz gain, zenbait elikagai unean bertan ere erosi ahalko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun