#Etxetik Mundura

Etxetik mundura: Mikel Illarregiren irudiak Pirinioetan

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 4a, 20:00

Badirudi amaitzen ari garela, neurriak gehiago edo gutxiago baina malgutzen ari dira eta oraingoz despedida moduan beste montaia txikia bidali du Mikel Illarregi mendizale leitzarrak. Pirinioak handi eta zabalak dira, hemen Val d´Echo bitarteko zatia hainbat argazkitan, "eperraren" (kanta) ikuspegitik lagunduta. Gustukoa baduzue; gozatu eta ongi izan aurrerantzean...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun