#Etxetik Mundura

Ingurutxoa dantzatuz hasiko dituzte aste honetako ekintzak Atekab...etxen

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 23a, 12:30
Apirilaren 23tik 25era hainbat ekintza eginen dituzte.

Herritarrak animatzeko hainbat proposamen bildu dituzte aste honetan ere Atekabeltzeko gazteek. Gaur, apirilaren 23an, hasi eta larunbatera bitarte dantzak, kontuak, jatekoak eta musika izanen dira ongi pasatzeko osagaiak.

Apirilaren 23an, 19:30ean Ingurutxoa dantzatuko dute balkoian. Belauntzikoa, jota eta porrusalda dantzatuko dituzte. Instrumentuekin jotzen dakitenei edo musika ekipoa dutenei abestiak jo edo musika jartzea eskertuko dietela aipatu dute.

Apirilaren 24an, goizean, Satelite irratiaren saio berri bat izanen da entzungai Karrape irratian, Youtuben eta sare sozialetan. Lehiaketa berezia ere eginen dute. Arratsaldean, berriz, pintxo potea eginen dute. Horretarako, pintxoak prestatu eta argazkiak sare sozialetara edo atekabeltz@gmail.com helbidera bidal daitezke.

Apirilaren 25ean, Irain DJak saioa eskainiko du Instagram bidez zuzenean.

Horretaz gain, hiru egunetik behin erronkak luzatuko dituzte Instagram eta Facebook kontuetan. Erakusketa birtuala ere martxan dute. Egunero ikus daiteke atekabeltz.wixsite.com/sortzaileentxokoa helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun