Asko dira herrian erosteko arrazoiak eta herritarrei hitza emanda horiek guztiak bildu nahi izan dituzte: Jasangarriagoa delako, herri bizi bat maite dudalako, bertako ekonomia sustatzen duelako, euskaraz erostea atsegin dudalako, lagunak, auzokideak edo senitartekoak direlako, tratu pertsonalizatua ematen dutelako... Parte hartu nahi dutenek bideoa kaxkabeltza@gmail.com helbidera bidali beharko du apirilaren 17a baino lehenago.
Bideoak sare sozialetan zabalduko dituzte eta Kaxkabeltza Elkarteko kanpainetan erabiliko dira. Parte-hartzea saritzeko, ehun euroko erosketa txartelaren zozketa apirilaren 20an eginen dute Karrape irratian.