Koronabirusa

Berrogeialdirako proposamen bereziak egin dituzte Atekabeltzeko gazteek

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 9a, 09:00
Apirilaren 9tik 11ra bitartean etxean egiteko hainbat ekintza izanen dituzte leitzarrek aukeran.

Berrogeialdia atekab...etxen! izenburu horixe eman diete Atekabeltzeko gazteek datozen egunetarako osatu duten programazioari. Garrasi txapelketa, irratsaio berezia, pintxo potea, erakusketa... norberaren etxean ere ongi pasatzeko hainbat aukera.

Apirilaren 9an, 19:30etik aurrera, garrasi txapelketa antolatu dute. Oihu, garrasi eta irrintziak balkoietatik botatzera animatu nahi dituzte herritarrak.

Apirilaren 10ean, goizean, Satelite irratia entzuteko aukera izanen da. Sare sozialen edo youtuberen bitartez edota Karrape Irratiaren emisoran, irratsaio berezia entzuteko aukera izanen da eta lehiaketa ere egitekoa dute. Arratsaldean, berriz, pintxo potea izanen da. Pintxo paregabe bat prestatu eta argazki sare sozialetara edo atekabeltz@gmail.com helbidera bidaltzea eskatu dute.

Bi egunetik behin erronkak
Bi egunetik behin, instagram eta facebooken erronkak luzatuko dituzte Atekabeltzeko kideek. Erronka guztiak betetzen dituztenen artea, lote sorpresa zozketatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun