Koronabirusa

Leitzako suhiltzaile boluntarioak desinfekzio lanak egiten ari dira

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 8a, 20:30

Leitzako suhiltzaile boluntario taldea Norbera Babesteko Ekipamenduak jantzita (EPIak).

Eremu publikoak eta jendearen joan-etorria handia den guneak garbitzeko ardura hartu dute herriko suhiltzaile boluntarioek. Udalarekin adostutako neurria izan da eta honek jarri ditu suhiltzaileen eskura Norbera Babesteko Ekipamendua (EPIak).

Parkeak, kaleak, espaloiak, bankuak, dendetako sarrerak, kontenedoreak... garbitzen ari dira eta udalak jakinarazi duenez, konfinamendu egoerak iraun bitartean astero eginen dituzte desinfekzio lanak. Neurri hauekin herritarren segurtasuna bermatu nahi dute, horrela COVID-19a zabaltzea oztopatu eta kutsatzeko arriskua txikitzen delako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun