Koronabirusa

Bertako eta garaiko produktuen eskaintza plazaratu du Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 7a, 16:00

Erosleek ekoizle bakoitzaren eskaintza eta zer preziotan aurki lezakeen jakin dezakete.

Baserritarrek ekoizten dituzten produktuen zerrenda plazaratu du Udalak, erosketak errazteko.

Covid-19a dela eta, konfinamendu egoeran tokiko produktuen salerosketa «nabarmen zaildu» da. Izan ere, baserritar txikien ekoizpenarentzat «irtenbide nagusia salmenta zuzena izan ohi da, eta egoera honek ez du batere laguntzen salerosketa». 

Hori dela eta, Goizuetako produktuei irtenbidea eman asmoz, Udala baserritarrekin kontaktuan jarri da eta bakoitzak eskaintzeko dituen produktuak biltzen dituen zerrenda osatu du. Hala, erosleek produktu bakoitza non eta zer preziotan aurki lezakeen jakin dezakete. Hortik aurrera eroslea eta saltzailearen artean adostu beharko dute non eta nola egin produktu-diru trukea. 

Zerrenda ez da finkoa, eta beste ekoizleren batek bere produkturen bat sartu nahiko balu, 608 69 57 91 (Iñaki) zenbakira deitu beharko du. 

Udalak azpimarratu nahi du, «orain inoiz baino garrantzitsuagoa» dela bertako eta garaian garaiko produktuak kontsumitzea. Bertako ekoizle eta komertzio ttikiak zaindu eta bultzatzea baita krisialdi honi aurre egiteko apostu garbiena. Orain, eta baita hemendik aurrera ere».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun