Koronabirusa dela-eta, bakoitza bere etxean egonagatik ere, elkarrekin daudela erakutsi dute goizuetarrek, egindako deialdiari erantzunez, txalo zaparrada indartsua eskaini baitzuten larunbat arratsaldean balkoi eta leihoetatik. Egun gogor hauetan esfortzu berezia egiten ari diren guztiak gogoan izan zituzten txalo zaparradekin, musikarekin eta kolore biziekin balkoiak jantziz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.