Zaborra behar ez den tokian

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 5a, 13:08

Leitzako irakurle batek bidalitako irudiak dira, Leitzako Amazabal kaleko 17. etxearen eta suhiltzaileen arteko edukiontzietan hartutakoak. Zoritxarrez «ez da lehenengo aldia», dio. Eta horregatik «hain zaila al da ongi birziklatzea?» galdetu du. «Zurezko kaxa dagoen horretan TTIPI-TTAPA aldizkari bat ere bazegoen. Agian hau ere irakurriko duzu... Besteenganako errespetu gehixeago, mesedez!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun