Koronabirusa

Parte-hartzaile ugari bildu ditu Leitzako Herri Kros bereziak

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 5a, 11:24

Apirilaren 4an, larunbatean, egitekoa zuten Aurrera Elkarteak antolatutako Leitzako XLII.Herri Krosa. Ohiko baldintzetan izan ez bada ere egin egin dute. Etxean, balkoian, terrazan... korrika eginez bideoak grabatzeko deia egin zuten antolatzaileek eta guztiak bilduz Etxebestetarrek osatu duten bideoak argi erakusten du leitzarrak korrika egiteko gogoz zirela. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun