Koronabirusa

Boluntarioek egindako babes-maskarak jaso dituzte Leitzan jendaurrean lanean ari direnek

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 3a, 16:00

Leitzako osasun etxeko langileetako bat maskarak jaso berritan.

Leitzako osasun etxeko eta gizarte zerbitzuetako langileek, komertzianteek eta kaleak desinfektatzen dabiltzan suhiltzaile boluntarioek 3D inprimagailuen bidez egindako babes-maskarak jaso dituzte: erraz desinfektatu eta berrerabili daitezkeenak. FAB Nafarroa taldeak egin eta Sakanako Mankomunitatearen bidez jaso dituzte dohaintzan.

FAB Nafarroa taldeak Nafarroa osoko 500 boluntario biltzea lortu du, modu guztiz altruistan, 3D inprimagailu bidez babes-maskarak egin eta banatzeko. Dagoeneko 5.000 babes-maskara baino gehiago entregatu dituzte, ospitale, egoitza eta segurtasun erakundeetan, egunean 100 bidalketa baino gehiago eginez.

Leitzaldeko etxez etxeko langileetako bat babes-maskara jantzita.

Premia larrienak asetzen dituztenean, jendaurrean dagoen pertsona orok bere babesa izatea nahi dute. Horregatik, eskaerak egiteko aukera zabaldu dute. Interesa duenak  establezimenduaren izena, herria, posta helbidea, lan ordutegia eta langile kopurua bidali beharko ditu proiektuak@sakanagaratzen.com helbidera.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun