Koronabirusa

Leitzako haur eskolako aurrematrikulazio prozesua bertan behera gelditu da

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 17a, 09:30

Leitzako Itzaire Haur Eskolako 2020-2021 aurrematrikulazio kanpaina gaur hastekoa zen.

Martxoaren 16tik 27ra arte egitekoa zuten Leitzako Itzaire Haur Eskolan aurrematrikulazio kanpaina. Bertan behera geldituko da egoera aldatu eta haur eskola berriro martxan jarri arte. Orduan jakinaraziko dituzte epe berriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun