Koronabirusa

Eguerdian kaleak hutsik Areson eta Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 16a, 21:07

Eguerdia da, 12:00ak pasatxo. Itzulia osatu dugu Areso eta Leitzan barna. Ezohikoa da irudia. Elikagaiak eta oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituzten komertzio gutxi batzuk daude zabalik. Guztietan neurri bereziak hartuta. Auto gutxi batzuk gurutzatu ditugu bidean eta kalean ia inor ere ez.

Areson eskola eta Udaletxea itxita daude. Sastinea taberna-dendan,  taberna itxita dute eta saltokian eskaintzen dute zerbitzua: ogia, elikagai eta edariak eta prentsa.

Leitzan ere udal zerbitzu guztiak itxita daude baita ikastetxeak ere. Kaxkabeltza elkarteko kideen artean, batzuk ixtea erabaki dute, besteek ordutegia murriztu edo bezeroek behar bereziak dituztenetarako telefonoa jarri dute eskuragarri. Oinarrizko lehengaiak eskaintzen dituzten dendak soilik daude irekita eta guztietan segurtasun neurri zorrotzak ari dira betetzen: besteak beste, bi metroko distantzia ziurtatzeko neurriak eta bezero kopurua mugatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun