Koronabirusa

Leitzan herritarren laguntza sarea martxan jartzera doaz

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 16a, 09:00

Leitzako plaza hutsik, igande arratsaldean.

Herritar eta eragile askok elkartasun eta lanerako borondatea adierazi dutenez, Leitzako Udalak herritarren laguntza sarea osatuko du. 

Beharrak aztertu, segurtasun protokoloak finkatu eta eragile eta herritarren auzolan sarea sortuko dute. Udaletik adierazi digutenez, «ezohikoa da egoera eta pixkanaka ari gara erabakiak hartzen».

Udalak eman duen lehenbiziko pausoa telefono zenbaki bat eskuragarri jartzea izan da. Egoera berezian dauden herritarrak etxean gera daitezen, boluntarioek erosketak etxera eramanen dizkiete (produktuak, elikagaiak edo botikak). Adinekoek, arrisku taldean dauden herritarrek (dibetesa, hipertentsioa, minbizia, arnasketa-arazo kronikoak, arrisku kardiobaskularra) edo erosketak egin bitartean umeak etxean zainduko dituen inor ez dutenek eska dezakete herritar sarearen laguntza 617 38 53 33 telefonora deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun