Gaur, martxoaren 13an, jakin dute Nazabal Eskolako irakasle, guraso eta ikasleek berria. Sintomak zituen irakasle batek forga egin eta positibo eman du koronabirusean. Okerreko mezuak zabaltzen ari direla ikusita, Jone Arraras Nazabal Eskolako zuzendariak zentzuz jokatzeko eskatu eta argibideak eman nahi izan ditu: «harreman zuzena izan dugu kutsatutako pertsonarekin. Hamabost minutu baino gehiagoz egon gara, bi metro baina distantzia txikiagoan berarekin. Baina argi utzi nahi dut, gu oraingoz, ez garela kutsakorrak». Izan ere, hartu-emana izatea ez da aski, gaixotasuna zabaltzeko: «sintomak dituzten pertsonak bakarrik dira kutsakorrak direnak». Eskolan kasu bat egoteak beraz, ez du esan nahi herri guztia kutsatuta dagoenik.
Nafarroako Osasun Zerbitzuek emandako gomendioak bete eta euren burua zaintzea ezinbestekoa dela gaineratu du: «sukarrik, arnasesturik, eztulik ba ote dugun kontrolatu behar dugu. Gorputzeko tenperatura hartzea ere gomendatu digute, termometroa jarri behar dugu goizean eta gauean. Sintomarik izanen bagenu, orduan bai, bakartuta egon beharko genuke».