Koronabirusa

Larunbatean Leitzan egitekoa zen Independentzia Eguna ere atzeratu egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 12a, 15:25

Mendialdeko Ernaik antolatuta larunbatean zuten festa eguna.

Leitzako Udalak ere ostiraleroko azoka bertan behera uztea erabaki du

Osasun prebentzioari garrantzia eman eta martxoaren 14an Leitzan egitekoa zuten Independentzia Eguna atzeratzea erabaki duela jakinarazi berri du Mendialdeko Ernaik. Bazkarirako txartelak erosiak dituztenei dirua itzuliko dietela ere azaldu dute; horretarako, antolatzaileekin harremanetan jarri beharko dute.

Bestalde, Leitzako Udalak ohar bidez jakinarazi du ostiralero Leitzako plazan egiten den azoka bertan behera geldituko dela. Koronabirusaren afera hartzen ari den itxura ikusita hartu duten erabakia izan dela gaineratu dute  Neurriak noiz arte iraunen duen ez dute zehaztu. Berriz ere antolatzen hastea erabakitzen dutenean herritar zein bisitariei abisatuko dietela esan du udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun