Mozorro festa handiarekin agurtu dituzte Goizuetan inauteriak

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 26a, 18:00

Zahagi dantzarekin, DJaren animazioarekin eta afariarekin agurtu zituzten atzo inauteriak Goizuetan. Hala ere, inauterien azken arrastoak larunbatean gozatuko dituzte, kontuen egunaren aitzakian. Felix Loiartek bidali dizkigun argazki eder hauetan ikusiko dituzue asteartean Goizuetako kaleetan ibili zirenak. Ohiko zahagi dantza eta mozorroez gain, mariatxi talde bat; baita ijitu tribua ere, auskalo nongoak, gehienak aberats modukoak ematen zuten; mamu-harrapari talde bat ere, seguruenik sorginekin topo egingo zuena eta, itxuraz, trafiko agenteek dena ordenean jarri nahi zuten, baina...

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun