Goizuetan 53 mozorro ibili dira baserriz baserri puska biltzen

Mozorroak Goizuetako inauterien antolatzaileak dira, eta herrian eta baserrietan eskea pasatzen dute dantza egin bitarten jai hauek ordaindu ahal izateko. Aurten 53 neska-mutil ibili dira baserriz baserri puska biltzen inauterietako astelehenean. Igaratza Apezetxeak kontatu digunez, «giro ederra» izan dute eta «giro ederrean ibili dira mendian gora eta behera oinez». Argazkiak: Igaratza Apezetxea Salaberria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun