'Mendialdea zoragarria' argazki lehiaketako bi sari Goizuetara

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 17a, 10:15
Irabazleak epaimahaiko eta Aralar-Urbasa Landetxeen Elkarteko ordezkariekin batera.

Abenduaren 13an egin zuten Aralar-Urbasa Landetxeen Elkarteak antolatutako argazki lehiaketako sari-banaketa ekitaldia. Eskualdean, Goizuetan, gelditu dira sarietako bi: Eli Apezetxea izan da irabazlea Goizuetako zubia, ur ttanttaz bizia argazkiarekin, bigarren saria Jokin Fernandez donostiarrak eskuratu du Igaratza lanarekin eta Alaitz Eskudero goizuetarra izan da hirugarren, Goizuetako Inauteriak argazkiarekin.

Irabazleak asteburuko egonaldia irabazi du Nafarroako landetxe bateaan. Bigarren geratu denak, otordua inguruko jatetxe batean eta hirugarren saria bertako produktuekin osatutako otarra izan da. Hitzordua elkartearen webgune berria erakusteko ere baliatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun