'Kartzela' serie digitala aurkeztuko dute azaroaren 23an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 20a, 19:00
'Kartzela' webserieko aktoreak; ezkerretik hasita bigarrena da Juanen Saralegi lesakarra.

Larunbatean 19:00etan eskolako jangelan ezagutzera emanen dute Arnasa Gara ekimenaren barnean dagoen seriea

 

Azaroko kultur egitarau zabalaren baita, larunbat honetan, azaroaren 23an, Arnasa gara ekimenaren barne, Kartzela serie digitalaren aurkezpena eginen dute Goizuetan. Eskolako Jangelan zehaztu dute hitzordua, larunbatean 19:00etan.

Arnasa gara ekimenaren barrenean, Hiru Damatxo ekoiztetxea arduratu da Kartzela serie digitala egiteaz. Zazpi atal izanen ditu eta kanpainaren elementu berritzailea izango da. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren ostean BECen harrapatuta dauden sei lagun dira istorioaren protagonistak, eta arnasguneetako herritarrak dira guztiak: Iratxe Urkiaga (Lekeitio), Sambou Diaby (Zumaia), Juanen Saralegi (Lesaka), Erika Olaizola (Azpeitia), Amaiur Epher (Donibane-Garazi) eta Ainboa Etxebarria (Ondarroa). BECeko zenbait tokitan harrapatuta gelditu ondoren, pixkanaka topo egingo dute elkarrekin, eta eraikinetik nola atera pentsatzen hasiko dira. Izaera eta jatorri desberdina duten sei lagun dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun