Leitzako Erleta Eskolako 50. urteurrenaren aitzakian bideoa osatu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 18a, 12:00

Leitzako Erleta Eskolak 50. urteurrena ospatuko du asteburuan. Aitzakia horrekin abestia eta bideoa osatu dituzte. Katez taldeko musikariek abestia prestatu, Joanes eta Xabat Illarregik letra moldatu eta Paula Perurenak koreografia asmatu ondotik, Erleta Eskolako ikasleei erakutsi eta bideoa grabatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun