Erleta eskolaren urteurren bestan eginen duten bazkarirako izen-ematea zabalik

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 14a, 09:30
Argazki erakusketa, bideo emanaldiak, pilota partidak, dantza saioak... izanen dituzte.

Azaroaren 23an, larunbatean, Erleta eskolaren 50. urteurren besta izanen dute Leitzan. 10:30etik iluntzera arte besta giroa izanen da nagusi. Tartean, bazkaria ere eginen dute. Txartelak Erleta eskolan, Maimurren eta Astizen jarri dituzte salgai eta azaroaren 20a arte eman daiteke izena (helduek 15 euro eta haurrek 8 ordaindu beharko dituzte).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun