PSOEk 219 boto lortu ditu (%10, 57), bigarren alderdi bozkatuena da, baina duela zazpi hilabeteko hauteskundeetan baino 28 boto gutxiago eskuratu ditu. Hirugarren indarra Unidas Podemos izan da, 171 botorekin (%8,26), apirilean baino 32 boto gutxiago. Geroa Bai izan da laugarraren, 163 botorekin (%7,97).
Navarra Suma eta Voxek ere botoak galdu dituzte. Aurrenekoak 143 boto lortu ditu eta bigarrenak 29, apirilean baino 20 eta 2 boto gutxiago, hurrenez hurren, ELAK 1, PUM+Jk 1 eta Recortes Cero-Grupo Verdek 1.
Denera, 2.089 pertsonek eman dute botoa, duela zazpi hilabeteko hauteskundeetan baino 188 lagun gutxiagok eman dute botoa. Abstentzioa %34,31koa izan da.
Emaitzak herriz herri: