Goizuetako Umore Ona elkarteko atalen eguna iruditan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 11a, 18:00

Egun haundia izanen dute igandean Goizuetan: Umore Ona Elkarteak atalen eguna ospatuko du. Kirola eta kultura uztartuz, egun osoa jai-giroan pasatuko duten seinale dira azken urteotako argazkiak. Duela hamar urte, garai batean ohitura zena berreskuratuz, bere atalen eguna antolatu zuen Umore Ona elkarteak. Gaur egun, jendetza biltzen duen hitzordua bilakatua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun