Goizuetako Umore Ona elkartearen atalen eguna prest urriaren 13rako

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 10a, 07:30
Irumaita txarangak girotuko du Goizuetako Umore Onako atalen eguna.

Abesbatzako kideek, dantza taldekoek eta txarangak  emanaldiak eskainiko dituzte herrian zehar

Urriko bigarren igandean festa egun handia izanen dute Goizuetan, Umore Ona elkartearen atalen egunaren harira.

Urriaren 13an, igandean 11:00etan emanen diete hasiera festari, orduan aterako baitira Madalenatik Irumaita txarangako musikariak eta elkarteko ataletako ordezkariak. 11:30ean pilota partidak jokatuko dituzte Umore Onako pilotariek eta ondoren, Umore Ona Abesbatzak, dantza taldeak eta txarangak emanaldiak eskainiko dituzte herrian zehar. 14:00etan bazkaritarako bilduko dira eta gero dantzaldia izanen dute Ganddegiko Luixen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun