Iñaki Perurenak botatako txupinazoarekin eta San Tiburtzio eguneko dantzekin igaro dute asteburua Leitzako pestetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 12a, 11:32

Abuztuaren 10ean, larunbat arratsaldean Iñaki Perurena harrijasotzaileak abiatu ziren Leitzako Santiburtzio pestak. Udaletxeko ekitaldian, alkate-zinegotziak bertan zirela, sariak eman zizkioten Plazaolako azaleko eta kontzazaleko lehiaketako irabazleei, Saioa Maritorena Etxeberria eta Liher Fernandez Zubeldiari. Egun handiko Ezpatadantza eta besta dantzak euripean egin behar izan zituzten, baina halere ikusgarria suertatu zen emanaldia. Miel Olano, Alaitz Oiartzun, Andrea Casares, Ander Alduntzin, Manex Moreno, Eneko Feo, Ane Garro eta Amaia Ezkurdia aritu ziren dantzan, azken hiruak lehen aldiz. Asteburuko ekitaldien ondotik, oraindik lau eguneko pestak gelditzen zaizkie leitzarrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun