Atekabeltz gaztetxea 14. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 24a, 09:30
Giro ederra izan zuten larunbateko afarian.

Larunbatean hasi zituzten 14. urteurreneko ospakizun-ekitaldiak. Gaztetxean afari autogestionatua egin zuten eta ondotik, Eñaut Zubizarretak, txelo-joleak Trigger proiektua oholtzaratu zuen. Atzo, berriz, Euskandalosarekin Julio Cortazarren literatura aztertzeko parada izan zuten. Hurrengo hitzordua ostegunean, hilaren 25ean, izanen dute. 22:00etan bilduko dira eta Anabel Urkiolaren eskutik masaje tailerra egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun