Zapi urdina lepoan dutela ibiliko dira aresoarrak abuztuaren 14tik 18ra

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 11a, 06:30
Plaza kolorez beteko da beste urte batez, kuadrillen egunean.

Bost eguneko egitaraua prest dute aresoarrek. Abuztuaren 14an, 75 urtetik gorako emakumeek botako duten txupinazoarekin lehertuko da pesta eta ohikoa dutenez, Joselu Anaiak taldearen erritmora dantzan bukatuko dituzte pestak abuztuaren 18an.

Abuztuak 14, asteazkena
17:00etan haurrentzako merienda. 18:00etan, txupinazoa, 75 urtetik gorako emakumeen eskutik. Ondoren haurrentzako jokoak. 18:30ean patata tortilla txapelketa. 21:30ean afaria karpan. 22:30ean XXXIV. mus txapelketa karpan.

Abuztuak 15, osteguna
09:30ean diana. 11:00etan meza. Ondoren hamaiketakoa karpan. 13:00etan pilota partidak (Olazabal eta Lazkoz-Olano eta Azanza). 19:00etan herriko haurren dantza saioa. 20:00etan aizkolariak.  Ondoren Olaia eta Irati trikitilarien saioa plazan. 22:00etan afari autogestionatua karpan. Afalondoan Olaia eta Irati trikitilarien saioa plazan. 

Abuztuak 16, ostirala
09:30ean diana. 11:00etan, puzgarriak. Ordu berean plater-tiroketa Elusederren. 13:00etan gazteen pilota partidak. 17:30ean pirata Garrapataren abenturak. Ondoren haurrentzako krosa (14 urtera arte). 20:00etan Fan&Go musika taldea. 21:30ean bokata jatea plazan.  23:00etan Fan&Go musika taldea.

Abuztuak 17, larunbata
11:00etan Jaiak txarangarekin kalejira. Kuadrillen eskutik, hamaiketakoa herriko hainbat txokotan. 15:00etan, paella jana kuadrilla guztientzat. Ondoren kuadrillen arteko jokoak eta Aresoko ingurutxoa.  20:00etan Laket musika taldea. 21:00etan Guraso Elkarteak antolatutako afaria. 23:30ean Laket musika taldearekin dantzaldia.

 

Abuztuak 18, igandea
11:00etan umeentzako zeramika tailerra. 12:00etan, Bakartxo Anizen hitzaldia karpan. 14:00etan zikiro jatea karpan, Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin. 19:00etan Aresoko gaztetxoen musika emanaldia. Ondoren lore txapelketako sari-banaketa. 21:00etan sagardo-dastaketa, hirugiharra eta txistorrarekin. 23:00etan Joselu anaiak.

Erlazionatuak

Aresoko pestetako argazkiak

Ttipi-Ttapa 2019 abu 10 Leitzaldea   Areso

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun