Leitzako Udalak hilabeteko azken asteartetan eginen ditu ohiko batzarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 16a, 19:00

EH Bilduk arlo guztietan izanen du ordezkaritza. Navarra Sumako ordezkariak, ordea, kontuen batzordean parte hartuko du.

Nahikari Uriarte izendatu dute lehen alkateorde eta Eneko Andueza bigarrena

Ondoko lau urteotako ardurak banatu dituzte Leitzako udal ordezkariek. Kontuen batzorde informatiboan EH Bildu eta Navarra Sumako ordezkariek parte hartuko dute, baina gainerako alorretan EH Bilduk baino ez du izanen ordezkaritza.

Kontuen batzordean Mikel Zabaleta alkatearekin batera, EH Bilduko Nahikari Uriartek, Saioa Sagastibeltzak eta Amaia Jakak eta Navarra Sumako Silvestre Zubiturrek parte hartuko dute. 

Gainerakoan, Mikel Zabaleta alkatea barne antolakuntzaz, hirigintzaz, ogasunaz, inbertsio eta obrez eta mantentze-lanez arduratuko da. Horrez gain, garapenari lotutako lantaldean ere parte hartuko du. Garapenaren lantaldean ariko dira Nahikari Uriarte, Eneko Andueza eta Junkal Otxotorena zinegotziak ere.

Iñaki Zabaleta mendiko zinegotzia izanen da; Eneko Anduezak kirol kontuak bere gain hartuko ditu eta Junkal Otxotorena parte-hartzeari lotuta ariko da. Amaia Jakak gizarte zerbitzuak, ongizatea eta aniztasuna izanen ditu bere gain eta Maialen Moreno gazteei eta berdintasunari lotutako gaietan ariko da. Julian Zabaleta kultura eta festetako zinegotzia izanen da; Iñigo Alduntzin eta Saioa Sagastibeltza hezkuntzako lantaldean ariko dira, baina horrez gain, Alduntzin euskarako zinegotzia izanen da eta Sagastibeltza komunikazioaz arduratuko da.

Udalaz gaindiko entitateak

Cederna Garalur: Mikel Zabaleta; ordezkoa Saioa Sagastibeltza.

Plazaola: Mikel Zabaleta eta Nahikari Uriarte; ordezkoak Eneko Andueza eta Junkal Otxotorena.

Aralar Musika Eskola: Julian Zabaleta eta Saioa Sagastibeltza; ordezkoak Iñigo Alduntzin  eta Maialen Moreno.

UEMA: Mikel Zabaleta, Eneko Andueza eta Iñigo Alduntzin; ordezkoak, Nahikari Uriarte, Iñaki Zabaleta eta Saioa Sagastibeltza.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak: Amaia Jaka, Mikel Zabaleta, Nahikari Uriarte, Maialen Moreno, Julian Zabaleta eta Eneko Andueza.

Iparmank Euskara Mankomunitatea: Mikel Zabaleta, Eneko Andueza eta Iñigo Aldunitzin; ordezkoak Nahikari Uriarte, Iñaki Zabaleta eta Saioa Sagastibeltza.

Hezkuntza Kontseilua: Saioa Sagastibeltza eta Iñigo Alduntzin; ordezkoak Junkal Otxotorena eta Amaia Jaka.

Osasun Kontseilua: Amaia Jaka; ordezkoa Maialen Moreno.

Okille Jarraipen Batzordea: Mikel Zabaleta; ordezkoa Iñaki Zabaleta.

Mendialdea Mankomunitatea: Mikel Zabaleta, Eneko Andueza, Iñaki Zabaleta, Nahikari Uriarte, Junkal Otxotorena eta Maialen Moreno; ordezkoak Julian Zabaleta, Amaia Jaka, Iñigo Alduntzin eta Saioa Sagastibeltza.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa: Mikel Zabaleta; ordezkoa Nahikari Uriarte.

Animsa: Mikel Zabaleta; ordezkoa Saioa Sagastibeltza.

Udalbiltza: Mikel Zabaleta; ordezkoa Julian Zabaleta.

Euskal Fondoa: Mikel Zabaleta; ordezkoa Julian Zabaleta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun