Hirigintzako zinegotzia Unai Miranda alkatea izanen da, komunikazio eta parte-hartzeko zinegotzia Alaitz Eskudero, ingurumen zinegotzia Imanol Legarreta izanen da eta gizarte gaietakoa Maialen Apezetxea. Garapen eta Turismoko zinegotziak Ana Uitzi eta Iñaki Etxeberria izanen dira eta kulturakoa Igaratza Apezetxea.
Bertze erakundeetako ordezkariak
UEMAko eta Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateko ordezkariak Alaitz Eskudero eta Igaratza Apezetxea izanen dira. Cederna Garalur elkartean Iñaki Etxeberria eta Ana Uitzi ibliko dira eta Aralar Musika Eskolako ordezkaria Igaratza Apezetxea izanen da. Udalbiltzakoa, berriz, Unai Miranda alkatea izanen da eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkariak Maialen Apezetxea eta Ana Uitzi. Mendialdea Mankomunitatean, berriz, Unai Miranda eta Iñaki Etxeberria ibiliko dira.
Kontuen batzordeko presidentea alkatea bera izanen da eta Imanol Legarretak eta Iñaki Etxeberriak ere parte hartuko dute.