Bea Muro eta Zuriñe Goikoetxea UEMAko kontuez, euskara batzordeko eta Gizarte Zerbitzuetako kontuez arduratuko dira; Jexux Artola eta Jabier Otermin, berriz, Cederna eta Plazaolako alderdiez. Era berean, Jexux Artola, Mikel Arraiagorekin batera, abeltzaintza eta baso kontuen nondik norakoetan ibiliko da. Alkateak, Joxe Oterminek, udal ordenantza eta Mendialdea izanen ditu langai; Txomin Belaunzaranek, aldiz, eskola kontseilua eta kirolak.