Areso Eraikiz udal taldearen aurkezpena egin dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 2a, 16:01
Oso-osorik aldatuko dute udalbatza.

Maiatzaren 26ko hauteskundeen esperoan egon gabe, jakina da zeintzuk osatuko duten Aresoko udalbatza. Areso Eraikiz taldea izan da hautagaitza aurkeztu duen bakarra eta honenbestez, Jose Otermin Etxarri izango da alkatea. Berriki atera dute taldekide guztiek argazkia eta lanerako gogotsu omen daude.

Jose Oterminekin batera, Bea Muro Martinezek, Zuriñe Goikoetxea Saizarrek, Txomin Belauntzaran Mariezkurrenak, Jabier Otermin Etxarrki, Mikel Arraiago Brañak eta Jesus Artola Arraiagok osatuko dute zazpikotea. Ordezkoak Jose Martin Onsalo Oieregi, Gorka Arraiago Goikoetxea eta Ane Urreta Sanz izango dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun