EH Bilduk lehenbiziko indarra izaten segitzen du Leitzaldean

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 29a, 09:26

2016ko hauteskundeetan baino emaitza hobeak lortu dituzte EH Bilduk, Geroa Baik eta PSOEk Leitzaldean. Aitzitik, Navarra Sumaren eta Unidas Podemosen emaitzak 2016an UPN-PPk eta Ciudadanosek eta Ahal Dugu-IU-EQUOk eskuratu zituzten emaitzekin alderatuz, behera egin dute. Parte-hartzea ia bederatzi puntu handitu da.

Koalizio abertzaldeak 2016an baino 277 boto gehiago eskuratu ditu Leitzaldeko lau  herrietan. Gora egin du Geroa Baik ere, 165 boto gehiago lortuta. Aurreko hauteskundetan bosgarren indarra izan zen PSOE hirugarren bozkatuena izan da, 142 boto gehiagorekin eta aurrekoan bigarren bozkatuena izan zen Podemosek 248 boto guttiago eskuratu ditu.  Navarra Sumak, berriz, 163 boto eskuratu ditu, 2016an UPNk eta Ciudadanosek lortu zituztenak baino 58 boto gutxiago.

Ikusi hemen Aranon, Areson, Goizuetan eta Leitzan izandako emaitzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun