Mikel Zabaleta Aramendia izanen da berriz ere Leitzako EH Bilduko alkategaia

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 24a, 10:00

MIkel Zabaleta Aramendia izanen da EH Bilduk aurkeztu duen zerrendako burua.

Bart iluntzean aurkeztu zuen Leitzako EH Bilduk udal hauteskundeetara aurkeztu duen zerrenda. Egungo alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia izanen da zerrendaburua eta esperientzia eta freskotasuna uztartzen dituen taldea osatu dute.

Mikel Zabaleta Aramendiarekin batera, Nahikari Uriarte Intxaurrondok, Eneko Andueza Aramendiak, Maialen Moreno Uhartek, Julian Zabaleta Alduntzinek, Saioa Sagastibeltza Ganboak, Iñaki Zabaleta Zabaletak, Amaia Jaka Apezetxeak, Iñigo Alduntzin Garciak, Junkal Otxotorena Sagastibeltzak eta Arantxa Irigoien Perurenak osatu dute taldea. Ordezkoak, Joanes Illarregi Marzol eta Aitziber Bergara Baraibar dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun