Jose Otermin Etxarri izango da Aresoko alkatea

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 24a, 09:20

Jose Otermin Etxarrik ekainean hartuko du alkate kargua.

Hautagaitza bakarra aurkeztu denez, osatua geratu da Aresoko udalbatza. Jose Otermin Etxarrik hartuko du Ur Algero Txibiteren lekukoa.

Areso Eraikiz taldearen buru izango da eta zinegotzi taldea ere oso-osorik aldatu dute: Bea Muro Martinezek, Zuriñe Goikoetxea Saizarrek, Txomin Belauntzaran Mariezkurrenak, Jabier Otermin Etxarrki, Mikel Arraiago Brañak eta Jesus Artola Arraiagok osatuko dute zazpikotea. Ordezkoak Jose Martin Onsalo Oieregi, Gorka Arraiago Goikoetxea eta Ane Urreta Sanz izango dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun