Adur Etxezarreta eskiatzaile aresoarra Espainiako Txapeldun izan da Supererraldoi modalitatean

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 1a, 11:00

Martxoaren 27an lortu zuen urrezko domina Baqueira Bereten lehenbizikoz jokatutako proban.

Martxoaren 27an Baqueira Bereten jokatutako proban bigarren izanda eskuratu du txapelketa. 1.970 metroko luzera eta 480 metroko gainbehera duen ibilbidea osatzeko 57:40 segundo behar izan ditu.

Urrezko domina lortuta, pozik agertu da aresoarra: «oso kontentu nago espezialista naizen modalitatean urrezko domina lortu dudalako. Emaitza honekin denboraldiari bukaera polita eman diot, hainbat podium egin ditut Nazioarteko Eski Federazioak antolatutako probetan eta rankingean ere hobera egin dut».  Tignesen, Frantziako Alpeetan jokatuko du denboraldiko azken proba apiril hasieran.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun