M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2019

Bi herri aldarri bat

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 11a, 11:04

Leitzar eta aresoarrek bat egin zuten martxoaren 8ko mobilizazioetan

Eguerdian egina zuten hitzordua Lopeneako biribilgunean. Plazatik, Atekabeltzetik eta eskolatik abiatu ziren Leitzako zutabeak eta mendi buelta eginez edo kotxez joandako aresoarrak batu zitzaizkien. Manifestazioa egin zuten gero eta plazan eman zieten bukaera goizeko ekitaldiei. Eguna borobiltzeko bazkaria, Ekuatoriar dantzak eta guatekea izan zituzten Leitzan eta bazkaria, dokumental emanaldia eta afaria Areson.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun