M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2019

‘Neskatoak’ dokumentala ikusiz eta burrunbada jendetsuarekin hasi dute greba eguna Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 8a, 07:27

'Neskatoak' dokumentala ikusi zuten hainbat emakumek ostegun gauean, gauerdiko burrunbadarekin bat egin baino lehen.

Martxoaren 8ko Emakumezkoen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Leitzaldeko talde feministak. Bezperan, ostegun gauean, Jon Abrilek zuzendutako Neskatoak dokumentala ikusi zuten eta gauerdian, aldarrikapen burrunba zaratatsu eta jendetsua izan zuten.

Egun osoko egitaraua

Gaur 08:00etan, herriko plazan txoko feminista paratuko dute. 11:45ean zutabeen irteera eginen dute, plazatik, Atekabeltzetik eta eskolatik abiatuko dira. Eguediko 12:00etan, berriz, Lopeneko biribilgunean elkarretaratzea eginen dute.

Ondotik, grebalarien bazkaria eginen dute 14:30ean. Bazkalondoan, 17:00etan, dantza ekuatorriarrak dantzatu ahal izanen dituzte. 19:00etan manifestazioa eginen dute, plazatik abiatuta eta guateke feministarekin borobilduko dute eguna. Musika, pintxoak, edatekoa... izanen dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun