Joan den urtean martxoaren 8aren bueltan Aranon bildu zen lagun taldeak ez du hartu-emana eteten utzi. Orain artean feminismoaren inguruko ekitaldiak eta mezuak partekatzen ibili dira, eta azken aldian Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzeko bilerak egin dituzte. Otsailaren 4an eta 18an elkartu ziren, proprosamenak bildu eta azken ekitaldiak lotzeko, hurrenez hurren.
Egun osoko egitaraua
Egitaraua prest dute dagoeneko eta egun osoan mugimendua izanen dute. Goizean, Donostiako mobilizaziora joatea aurreikusi dute, baina ondotik herrira itzuliko dira.
Arratsaldean, Maisuenean emakumezkoentzat solasaldi bat eta tailerra prestatu dute. Horren helburuak herria betaurreko moreekin aztertzea, egungo egoeraz hausnarketa egitea eta etorkizuneko erronkak identifikatzea izanen lirateke.
Eguna borobiltzeko emakumeen afari herrikoia egiteko asmoa dutela adierazi dute. Herritar guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatu diete.